
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Untxi bat, tipula bat, 4 baratxuri ale, 150 g perretxiko, 200 g arbendol, ardo zuria, salda, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Untxia garbitu, zatitu eta gatza bota. Zartagin batean olioa berotu eta untxia gorritu. Atera.
2. Eltze batean txikitutako 2 bara-txuri erregosi.
3. Moztutako perretxikoak gehitu eta 2 minutuz arin erregosi. Atera.
4. Eltze berean geratzen diren baratxuriak olio pixka batekin erregosi. Arbendolak eta perrexila gehitu, eta gorritu. Atera eta mortero batean birrindu.
5. Eltze berean zerrendatan moztutako tipula erregosi. Untxia, arbendolen purea, zurrusta bat ardo gehitu eta 40 minutuz egosi.
6. Perretxikoak gehitu eta 7 minutuz egosi, untxia bigundu arte. Behar adina gatz bota.
BIGRREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Untxi bat, tipula bat, baratxuri ale bat, 250 g arbendol, 200 ml salda, koñaka, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Untxia garbitu, zatitu eta gatza bota. Zartagin batean olioa berotu eta untxia gorritu. Atera.
2. Eltze batean txikituto tipula olio pixka batekin erregosi.
3. Untxia eta koñaka gehitu eta 5 minutuz egosi.
4. Arbendolak, baratxuria eta perrexila mortero batean birrindu. 5. Nahasketa eta salda gehitu eta 40 minutuz egosi. Gatza bota.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Erribera, Lizarraldea y Rioja Alavesa, zonas privilegiadas para observar el eclipse solar

Euskal Selekzioaren ofizialtasuna ospatuz egin dute topa txotx denboraldia irekitzeko
