
Osagaiak 7 lagunentzat
Baratxuri ale bat, tipula bat, 150 g kuiatxo, 500 g onddo, 5 arrautza, 200 ml esnea, 100 ml esne-gaina, olioa, gatza, piperbeltz zuria. Saltsa: tipula bat, 100 g olioa, onddo, 400 ml salda, 100 ml esne-gain, gatza.
Zailtasuna 3
1. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Onddoak eta kuiatxoa garbitu eta zerrendatan moztu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi.
3. Ontzi batean arrautzak, esne-gaina eta esnea jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Onddoen nahasketa gehitu eta eragin. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
4. Budin molde bat gurinez igurtzi eta ogi birrinduz hautseztatu. Moldean nahasketa jarri. Labe beroan sartu, mairu bainuan, 180 gradutan, 40 minutuz gutxi gorabehera.
5. Hozten utzi eta moldetik atera. 14 xerratan moztu.
6. Xerrak labe beroan sartu, epeldu arte. Kontuz labearen indarrarekin xerrak gorri ez daitezen.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Onddoak garbitu eta zatitu. Tipularekin batera jarri eta erregosi.
3. Salda gehitu eta 20 minutuz egosi eta irabiagailuarekin nahasi.
4. Sutan jarri, esne-gaina bota eta 2 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
Plater bakoitzean saltsa beroa jarri, eta gainean xerra bina.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu

Pantxoa eta Peioren ‘Azken dantza’-rako sarrerak agortu egin dira
