
Europako Batzordeak 40.000 tren txartel zozkatuko ditu aurten 18 urte bete dituzten edo beteko dituzten gazteen artean, 2026ko martxoaren 1etik 2027ko maiatzaren 31ra bitartean Europan doan bidaiatzeko aukera izan dezaten.
Urriaren 30 honetan hasi eta datorren azaroaren 13ra arte, Europar Batasuneko eta Eramus+ programako kide diren herrialdeetako gazteek zozketan parte hartu ahal izango dute Gazteen Europako Atariaren webgunearen bidez.
Behar bezala erantzuten dutenek 30 egunez debalde bidaiatzeko txarteletako bat eskuratu ahal izango dute, eta deskontuak lortu ahal izango dituzte Europako 36 herrialdetan garraio publikoan, ostatuan, janarian eta kultura-jardueretan.
2018an ‘EB ezagutu’ programa martxan jarri zenetik, Europako Batzordeak 390.000 tren txartel baino gehiago eskaini ditu, aurten, Schengen eremuaren 40. urteurrena dela eta.
«Duela berrogei urte, Schengen espazioak mugarik gabeko Europarako ateak ireki zituen. Gaur, askatasun hori ospatzen ari gara 40.000 gazteri askatasun hori bizitzeko aukera emanez: mugak zeharkatu, jende berria ezagutu eta gure Europa partekatuaren aberastasuna deskubritu», adierazi du Glenn Micallef Europako Gazteria komisarioak.

«Son más de 90 familias que dependen de la gira, y eso te pone»

Se buscan 132 voces para la segunda edición de ‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’

Rebrote, el nuevo grupo de Iñaki Antón ‘Uoho’, lanza su primer single y anuncia disco

Alertan de la presencia de listeria en varios lotes de queso distribuidos en Hego Euskal Herria
