
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo erreboilo, 100 g tipula, 400 g kuiatxo, apio pixka bat, 250 ml esne-gain, 150 g otarrainxka, 75 g gurin, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. 300 g kuiatxo eta apioa ur pixka batekin egosi, ura galdu arte. Irabiagailuarekin nahasi. Gatza bota.
2. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
3. Txikitutako 100 g kuiatxo gehitu eta erregosi.
4. Otarrainxkak zuritu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi. Esne-gaina gehitu eta minutu batez egosi. Behar adina gatz bota.
5. Erreboiloa garbitu eta xerra loditan zatitu. Plantxan olio pixka batekin erre.
Plateretan erreboiloa jarri eta gainetik saltsa bota. Ondoan purea jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo erreboilo, 2 baratxuri ale, 300 g kuiatxo, 125 g perretxiko, olioa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Erreboiloa garbitu eta xerra loditan moztu. Gatza bota.
2. Zartagin batean txikitutako baratxuriak olioarekin erregosi.
3. Perretxikoak eta kuiatxoa tiratan moztu. Baratxuriak igotzen hasten direnean gehitu eta arin erregosi.
4. Plantxan erreboilo xerrak olio pixka batekin erre. Plateretan jarri eta barazkiekin lagundu.

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
«Galderetatik abiatzen naiz: egia deserosoa bada ere, hortik kantatu nahi dut»

Tolosa vivirá su Carnaval de mil y una formas diferentes
Arrosatik Idauze-Mendira, 30 urteko ondareari bide eginez
