
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Uraza, 300 g txerri solomo, mango erdia, 4 arrautza, 200 g azenario, 150 g tomate cherry. Saltsa: 7 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, 2 koilarakada esne-gain, gatza.
Zailtasuna 2
1. Uraza garbitu eta zatitu.
2. Azenarioa zuritu eta birrindu.
3. Mangoa zuritu eta dadotan moztu.
4. Tomatea garbitu eta erditik moztu.
5. Arrautzak 4 minutuz egosi. Freskatu eta zuritu. Osorik utzi.
6. Solomoa dadotan moztu eta olio zurrusta batekin frijitu.
Plateretan uraza eta beste osa-garriak jarri. Irabiatutako saltsa bota gainetik.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Uraza, aguakate bat, 300 g txerri solomo, 4 arrautza, 2 tomate, 2 ogi xerra. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, koilarakadatxo bat ziape, gatza.
Zailtasuna 2
1. Ogia dadotan moztu eta olio beroarekin frijitu.
2. Tomateak garbitu eta dadotan moztu.
3. Uraza garbitu eta zatitu.
4. Eltze batean ura, gatz eta ozpin pixka batekin jarri.Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.
5. Aguakatea zerrendatan moztu.
6. Solomoa dadotan moztu eta olio zurrusta batekin frihitu.
7. Plateretan uraza eta beste osa-garriak jarri. Saltsarekin ondu.

Rozalén y Fernando Velázquez publican una versión del villancico ‘Hator hator’

El rock escocés homenajea al artista norteamericano Dennis Hopper

La verificación de la edad con selfis, un sistema de identificación cada vez más frecuente

‘Sitsak’, Izaki Gardenak taldearen disko berria
