
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 urraburu, porru bat, 6 baratxuri fresko, 200 g ganba, 2 patata, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Urraburuak garbitu eta xerrak atera. Gatza bota.
2. Zerrenda finetan moztutako porrua eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
3. Patatak zuritu, zerrendatan moztu eta 5 minutuz egosi.
4. Ganbak zuritu eta osorik utzi.
5. Azpil batean patatak jarri eta olio pixka bat bota. Hurrenez hurren urraburu xerra, barazkiak, ganbak eta urraburu xerra jarri. Gainetik olio pixka bat bota.
6. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 20 minutuz.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 urraburu, 200 g ganba, tipula erdia, piper gorri laurdena, 100 g kuiatxo, ardo zuria, olioa, gatza. 2 patata.
Zailtasuna 2
1. Urraburuak garbitu eta xerrak atera. Gatza bota.
2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Dadotan moztutako beste barazkiak gehitu eta erregosi.
4. Patatak zuritu, zerrendatan moztu eta 5 minutuz egosi.
5. Ganbak zuritu eta osorik utzi.
6. Azpil batean patatak jarri eta olio pixka bat bota. Hurrenez hurren urraburu xerra, barazkiak, ganbak eta urraburu xerra jarri. Zurrusta bat ardo zuri bota.
7. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 20 minutuz.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Los Motos se mueven de nuevo

La vida es un poco como la carrera de los Iron Maiden; 50 años este 25D
