
Osagaiak 4 lagunentzat
16 barrengorri handi. Betegarria: baratxuri ale bat, 2 porru, 200 g tofu, 4 tomate lehor, olioa, gatza, ezkaia. Intxaur saltsa: 6 intxaur, 50 g Cheddar gazta xerratan, 3 koilarakada ardo zuri, 150 ml esne-gain, gatza. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, baratxuri ale bat, ozpina.
Zailtasuna 3
Saltsa:
1. Eltze batean gurina berotu su eztitan, urtu eta gazura behean geratu arte.
2. Ontzi epel batean gorringoak irabiatu, igo arte.
3. Gurina apurka-apurka gehitu eta etengabe irabiatu. Gatza bota.
Betegarria:
1. Barrengorriak ondo garbitu eta hankak kendu.
2. Eltze batean txikitutako porruak eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan. Ezkai pixka bat bota.
3. Txikitutako barrengorrien hankak gehitu eta erregosi.
4. Tofua papurtu. Tomateak txikitu. Tofua, tomatea eta barazkiak nahastu. Behar adina gatz bota.
5. Azpil bat olioz igurtzi eta barrengorriak jarri. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 10 minutuz.
6. Atera eta betegarriarekin bete. Aurreko saltsarekin estali.
7. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 10 minutuz.
Intxaur saltsa:
1. Intxaurrak zuritu eta txikitu.
2. Ardoa eta esne-gaina minutu batez egosi.
3. Gazta eta intxaurrak gehitu eta eragin, urtu arte. Egosi loditu arte.
Plateretan saltsa beroa jarri eta gainean barrengorriak.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu

Pantxoa eta Peioren ‘Azken dantza’-rako sarrerak agortu egin dira
