
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
900 g xabiroi. Orea: 100 g irin, 50 g maizena, arrautza bat, 100 ml garagardo, koilarakada txiki bat piperrauts, gatza. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, albahaka freskoa, lima, gatza.
Zailtasuna 1
1. Xabiroiak garbitu. Buruak eta hezurrak kendu eta xerrak atera.
2. Arrautza eta garagardoa irabiatu. Irinak apurka-apurka gehitu eta nahastu. Piperrautsa gehitu eta behar adina gatz bota.
3. Xabiroi xerrak oretik pasatu.
4. Zartagin batean olio ugari berotu eta xabiroia frijitu. Paper baten gainera atera.
Saltsa honekin lagundu:
1. Arrautza eta lima tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Albahaka eta behar adina gatz eta lima zuku bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
900 g xabiroi, olioa. Orea: 50 g gari irin, 100 g garbantzu irin, ura, gatza, perexila.
Zailtasuna 1
1. Xabiroiak garbitu. Buruak eta hezurrak kendu eta xerrak atera.
2. Ontzi batean irinak jarri eta pixkanaka-pixkanaka ura gehitu eta nahastu, ore fin bat lortu arte. Gatza eta perrexila gehitu.
3. Xabiroi xerrak oretik pasatu.
4. Zartagin batean olio ugari berotu eta xabiroia frijitu. Paper baten gainera atera.
Maionesa edo alioli saltsarekin lagundu.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Los menores vascos tendrán vetado acceder a redes hasta los 15 en el norte y los 16 en el sur

Afloran en Getxo y Zaldibar nuevos casos de vacunas caducadas
