
Osagaiak 4 lagunentzat
Almandrongilak: 600 g armuke txikitu, tipula bat, barataxuri ale bat, 100 g kuiatxo, ogi xerra bat, 100 ml esne, arrautza bat, perrexila, oreganoa, ezkaia, olioa, gatza. Saltsa: 150 g tipula, 2 baratxuri ale, 250 g azenario, 400 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
Almandrongilak:
1. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Txikitutako baratxuria eta kuiatxoa gehitu eta erregosi, su eztitan.
3. Ogia, esnea, arrautza, perrexila, oreganoa eta ezkaia nahastu.
4. Ontzi batean haragia, barazkiak, gatza eta aurreko nahasketa jarri eta nahastu. Behar adina gatz bota. Saltsa egiten dugun bitartean pausatzen utzi.
5. 24 bola egin. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.
6. Zartagin batean olio ugari berotu eta almandrongilak frijitu.
Saltsa:
1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
2. Azenarioak zuritu eta zerrendatan moztu.
3. Tipulari azenarioa gehitu eta erregosi.
4. Saldarekin busti eta 15 minutuz egosi.
5. Irabiagailuarekin nahasi, txanotik pasatu eta behar adina gatz bota.
Eltze batean almandrongilak eta saltsa jarri eta 5 minutuz egosi. Salda gehiago behar badu, bota. Baratxuriekin arin erregositako tallarinekin lagundu.

Científicos logran que deje de ser un misterio cómo percibe el cuerpo el frío

Los músicos vascos convierten Landako en una caja de resistencia y de resonancia por Palestina

Meta y YouTube condenadas a pagar 3 millones de dólares a una joven por adicción a redes

‘Agur esan barik’ dokumentala, Gatiburen 25 urteko ibilbidea borobiltzeko azken dantza
