LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g dilista, 400 g otarrainxka, tipula bat, porru bat, azenario bat, 2 baratxuri ale, olioa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Otarrainxkeei buruak kendu eta zuritu. Buruak olio pixka batekin erregosi. Urarekin estali eta 10 minutuz egosi. Zapaldu eta xukatu.
2. Dilistak garbitu. Eltze batean dilistak, salda, gatz pixka bat eta litro bat ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 25 minutuz.
3. Txikitutako barazkiak gehitu eta egosi, su eztitan, 40 minutuz edo. Behar adina gatz bota.
4. Zartagin batean olioa berotu eta otarrainxkak frijitu.
Dilistak lau plateretan jarri. Gainean otarrainxkak ipini.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g dilista, 400 g otarrainxka, 2 tipula, 3 baratxuri ale, piper berde bat, koilarakadatxo bat piperrauts, olioa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Txikitutako tipulak eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
2. Txikitutako piperra gehitu eta erregosi.
3. Dilistak garbitu. Eltze batean dilistak, barazkiak, gatz pixka bat eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 60 minutuz.
4. Otarrainxkak zuritu eta buruak kendu.
5. Zartagin batean otarrainxkak olio pixka batekin arin erregosi. Piperrautsa gehitu eta eragin. Dilistei gehitu eta nahastu.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Los menores vascos tendrán vetado acceder a redes hasta los 15 en el norte y los 16 en el sur

Afloran en Getxo y Zaldibar nuevos casos de vacunas caducadas
