LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, tipula bat, 3 baratxuri ale, 100 g saltsa-perretxiko beltz, 2 tomate heldu, 400 g txerri sekretu, 1.300 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Baratxuriak txikitu. Tomatea eta baratxuria tipularekin batera jarri eta erregosi.
3. Sekretua dadotan moztu. Barazkiei perretxikoak eta haragia gehitu eta arin erregosi.
4. Arroza gehitu eta eragin.
5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta eragin. Estali eta 10 minutuz egosten utzi. Gatza bota.
6. 10 minutuz egosi eta gero, sua txikitu eta beste 8 minutuz egosi.
Behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, porru bat, 100 g azalore, 100 g saltsa-perretxiko beltz, 350 g txerri sekretu, 1.300 ml salda, 50 g piper mamia, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako porrua olio zurrusta batekin erregosi.
2. Azalorea, zatitutako sekretua eta perretxikoak gehitu eta arin erregosi.
3. Arroza gehitu eta eragin.
4. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta eragin. Piperra bota, estali eta 10 minutuz egosten utzi.
5. 10 minutuz egosi eta gero, sua txikitu eta beste 8 minutuz egosi.
Behar adina gatz bota.

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha

La transformación hacia un modelo comunitario de atención

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

Robe Iniesta, el poder del arte
