
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo olagarro, 8 perretxiko, 8 tomate cherry, 2 baratxuri ale, 6 koilarakada olio, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean ur ugari berotu. Irakiten hasten denean, olagarroa sartu. Olagarroa segundu batzuk utzi eta atera. Pausu hau bi aldiz gehiago egin.
2. Hirugarren aldia uretan utzi eta ordu erdiz edo egosten utzi, olagarroa bere puntuan egon arte. 16 zati handitan moztu.
3. Perretxikoak 16 zatitan moztu
4. Tomateak garbitu eta erditik moztu.
5. Txitxiburduntzi bakoitzean olagarroa, perretxikoak eta tomateak jarri.
6. Baratxuriak, olioa, perrexila eta gatza jarri eta irabiagailuarekin nahasi.
7. Plantxa bat berotu. Txitxi-burduntziak aurreko nahasketarekin erre bi aldeetatik.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo olagarro, 2 patata, tipula bat, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Olagarroa egosi eta zatitu.
2. Patatak 20 minutuz egosi. Zuritu eta 16 dadotan moztu.
3. Tipula zuritu eta 16 zatitan moztu.
4. Txitxiburduntzi bakoitzean olagarroa, patata eta tipula jarri. Olioa eta gatza bota.
5. Plantxa bat berotu. Txitxi-burduntziak erre bi aldeetatik.

Científicos logran que deje de ser un misterio cómo percibe el cuerpo el frío

Los músicos vascos convierten Landako en una caja de resistencia y de resonancia por Palestina

Meta y YouTube condenadas a pagar 3 millones de dólares a una joven por adicción a redes

‘Agur esan barik’ dokumentala, Gatiburen 25 urteko ibilbidea borobiltzeko azken dantza
