
Osagaiak 4 lagunentzat
28 kodilo handi (oreki mota bat, karakola formakoa). Betegarria: tipula erdia, 2 baratxuri ale, 300 g bakailao, 200 g ziazerba, koilarakada bat irin, 200 ml esne, 2 koilarakada olio, gatza. Tomatea: tipuleta bat, 3 tomate heldu, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
Betegarria:
1. Bakailaoari gatza kentzeko, 36 orduz ur hotzetan beratu.
2. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordutik izango dira, eta beste biak hamar ordutik. Atera, lehortu eta hezurrak kendu. Txikitu.
3. Txikitutako tipula eta baratxuriak olioarekin erregosi.
4. Ziazerbak txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
5. Irina gehitu eta eragin.
6. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
7. Bakailaoa gehitu eta eragin, etengabe, su eztitan bi minutuz. Behar adina gatz bota.
Tomatea:
1. Txikitutako tipuleta olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Tomateei azala eta haziak kendu, eta txikitu. Tipuletarekin batera jarri eta erregosi. Gatza bota.
Bukatzeko:
1. Kazola handi batean ur ugari irakiten jarri. Ura irakiteko moduan dagoenean, kodiloak eta gatza bota; noizean behin eragin.
2. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente- atera eta xukatu.
3. Kodiloak betegarriarekin bete.
4. Plater bakoitzean tomatea jarri, eta gainean kodiloak.

Robe Iniesta, el poder del arte

Illunbek kantuz hartu du berriz ere euskal musikaren bidea

2027ko urtarrilaren 10ean egingo dute Pantxoak eta Peiok ‘Azken dantza’

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles
