
Elbereth metal talde beteranoak ‘Azken agurra, azken egurra’ iragarri du, martxoaren 28an. Legazpiko hirugarren ‘Oholtza bete doinu’ jaialdi berezian izango da, Koma beteranoekin batera.
«25 urte dira lehen aldiz oholtza gainera igo ginenetik. Bidean hainbat kontzertu, entsegu, kilometro, bizipen eta garagardo elkarbanatu ditugu lagun askorekin –aipatu dute zabaldu duten komunikatuan–. Mende laurdena ez da urtero betetzen, momentu onak eta ez hain onak bizi izan ditugu. Mugarri asko bete ditugu, noiz edo noiz ametsak zirenak egia bihurtuz. Bost disko argitaratzeko aukera izan dugu, taula gainean inoiz pentsatu ahal ez genituen taldeekin aritzeko aukera izan dugu, eta hainbat lagun berri egiteko aukera izan dugu».
Hau guztia ospatzeko, etxean joko dute, Oholtza bete bihotz jaialdiaren barnean. «Kontzertu oso berezia izango da, Andoni eta Iñurri omenduko ditugulako beste behin ere, eta 25 urteren ondoren, Elberethen azkena izango delako», aipatu dute.
Hain zuzen ere, Legazpiko azokan izango da azken kontzertua, 22.00etatik aurrera, eta sarrerak 15 euro balio ditu. Salgai daude helbide honetan.
Legazpiarrek iazko urrian kaleratu zuten ‘Omen’ (Basque Metal Country) bosgarren eta azken disko-liburua. Iazko maiatzean, Burdina Astintzen jaialdian aurkeztu zuten.

Petritegi baserriaren 500. urteurrena ospatuko dute aurten

Silva y Txiki Begiristain, juntos de sidrería en Usurbil

Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos
