Amagoia Bilbao

Tallarinak kuiarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g tallarin, tipuleta bat, 300 g kuia,  250 g perretxiko, 400ml esne-gain, 60 g gazta birrindu, gatza, olioa.

Zailtasuna                        1               

Tallarinak egosteko:
1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, tallarinak eta gatza bota; noizean behin eragin.
3. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente eran- atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.
Aldi berean honako hauek prestatu:
1. Eltze batean txikitutako tipuleta olio pixka batekin erregosi.
2. Txikitutako kuia gehitu eta erregosi.
3. Tiratan moztutako perretxikoak gehitu eta arin erregosi.
4. Esne-gaina eta gazta gehitu eta 2 minutuz egosi. Tallarinen gainetik bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g tallarin, 2 baratxuri ale, porru erdia, 100 g kuiatxo, 300 g kuia, olioa, gatza, piperbeltz beltza, gazta birrindua.

Zailtasuna                       1               

1. Tallarinak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Txikitutako porrua eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
3. Tiratan moztutako kuiatxo eta kuia gehitu eta erregosi.
4. Tallarinak gehitu eta nahastu.
Plateretan jarri eta gainetik gazta bota.