
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g txitxirio, 200 g ilar, alga kombu zatitxo bat, tipula bat, 4 baratxuri ale, kuminoa, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txitxirioak eta alga bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu.
2. Presio-eltze batean txitxirioak, alga, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu eta sardexka batekin zapaldu.
3. Baratxuriak zuritu eta txikitu.
4. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
5. Ilarrak gehitu, urarekin estali eta 5 minutuz egosi. Xukatu.
6. Ontzi batean txitxirioak, ilarrak, baratxuria, kuminoa eta gatza jarri eta nahastu. 16 bola egin eta ogi birrindutik pasatu.
7. Zartagin batean olioa berotu eta bolak frijitu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g txitxirio, 200 g ziazerba, 2 baratxuri ale, azenario bat, 100 g kuia, olioa, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 2
1. Txitxirioak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Azenarioa, kuia eta baratxuria txikitu eta olio pixka batekin arin erregosi.
3. Txikitutako ziazerbak gehitu eta erregosi.
4. Ontzi batean txitxirioak, barazkiak, piperbeltz beltza eta gatza jarri eta nahastu. 16 bola egin eta ogi birrindutik pasatu.
5. Olioa berotu eta bolak frijitu.

Mende erdi berantago, Peiok eta Pantxoak ikurrinaren haizea zabaldu dute Santutxura

Belgrado, la ciudad dividida

Confinadas 1.700 personas en un crucero en Burdeos tras una muerte por gastroenteritis

ETS taldeak piztuko du aurtengo Bermeoko jaien lehen gaua
