
Beasaingo Odolkiaren Kofradiak ohorezko kofradea izendatu du ostegun honetan: Karlos Arguiñano sukaldari beasaindarra. Loinazko San Martin Plazan egindako ekitaldian nabarmendu duenez, «harro nago Beasaingoa izateaz, Beasainen egoteaz eta Beasaingo Odolkiaren Kofradiaz».
«18 urterekin Zarautzera joan nintzen, baina nirekin eraman nituen familia, lagunak eta hemen jasotako eta ikasitako balio guztiak», gaineratu du Karlos Arguiñanok.
Ohorezko kofrade izandako Eva Arguiñano arrebarekin egon da aurten omenaldia jaso duen sukaldaria. Bakoitzari euskal makila bat eman diote eta Eva Arguiñanok honakoa azpimarratu du: «Ez da makila soil bat, baizik eta sustraien, identitatearen eta ibilbide sendo baten sinboloa; gure herriaren errekonozimendu apal baina zintzoa, Beasainena».
Bestalde, Leire Artola Beasaingo alkateak adierazi du omenaldia «beasaindar guztien izenean» egin dela eta «gaur Beasainek eskerrak emateko aukera» zuela.
Gainera, Karlos eta Eva Arguiñanok Beasainen proiekzioari egindako ekarpena nabarmendu du eta eskerrak eman dizkie «Beasaingo izena hain urrun eramateagatik eta zareten bezalakoak izateagatik. Beasain beti izango da zuen lekua, beti itzuli ahalko zareten tokia».

Etzakit taldeak bi elkartasun kontzertu iragarri ditu maiatzerako Seaska eta Harrerarekin

Ahanzturaren aurkako musika: Martxoaren 3koa gogoratzeko 50 abesti

El Comité de Vacunas describe fallos de sistema en Osakidetza, no solo errores

'Laku bat orroka'-ren doinuan eginen du dantza Senpereko aintzirak
