
Osagaiak 4 lagunentzat
20 txipiroi ertai, olioa, gatza. Betegarria: 2 baratxuri ale, tipula bat, porru erdia, 300 g txerriki txikitu, olioa, gatza, perrexila. Saltsa: tipula bat, 2 baratxuri ale, 2 tomate heldu, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Txipiroiei buruak kendu. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu ere. Buruak txikitu.
2. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu. Hegoak kendu eta txikitu.
3. Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu.
Betegarria:
1. Eltze batean txikitutako tipula, porrua eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
2. Hegoak eta buruak gehitu eta arin erregosi.
3. Txerrikia gehitu eta arin erregosi. Gatza eta txikitutako perrexila bota.
4. Gorputzak aurreko nahasketarekin bete eta txotxa batekin itxi.
Saltsa:
1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Tomateak zuritu, haziak kendu eta zatitu. Baratxuriekin batera gehitu eta 2 minutuz erregosi.
3. Txipiroiak sartu. Eltzea estali eta 30-35 minutuz egosi, bere puntuan egon arte.
4. Txipiroiak atera. Saltsa irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
5. Txipiroiak saltsan sartu eta 3 minutuz egosi.
Errezeta arrozarekin, patatekin edo cous-cousarekin lagundu.

'Laku bat orroka'-ren doinuan eginen du dantza Senpereko aintzirak

Ahanzturaren aurkako musika: Martxoaren 3koa gogoratzeko 50 abesti

El Comité de Vacunas describe fallos de sistema en Osakidetza, no solo errores

Izarok ‘sormen tailer’ handi bihurtuko du Ficoba ‘Arkitektura’ diskoaren bira hasieran
