Amagoia Bilbao

Spaghettiak otarrainxka, barazki eta kurryarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
300 g spaghetti, tipula erdia, 2 baratxuri ale, 100 g piper berde, 100 g azenario, 100 g barrengorri, 100 g kuiatxo, 150 g tomate heldu, 300 g otarrainxka, 200 ml koko edari, koilarakada txiki bat azukre, olioa, gatza, koilarakada txiki bat kurry, kurkuma eta piperbeltz beltz pixka bat, sesamo haziak.

Zailtasuna                        2              

1. Otarrainxkak zuritu eta buruak olio pixka batekin arin erregosi. Urarekin estali eta 15 minutuz egosi. Salda xukatu.
2. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
3. Tomatea zuritu eta txikitu. Tipularekin batera jarri eta erregosi.
4. Kurrya, kurkuma, piperbeltz beltza bota eta erregosi.
5. Salda eta koko edaria bota eta 5 minutuz egosi. Gatza bota.
6. Azenarioa, kuiatxoa, piperra eta barrengorriak garbitu eta tiratan moztu. Zartagin batean olio pixka batekin arin erregosi.
7. Otarrainxkak gehitu eta minutu batez arin erregosi. Gatza bota.
8. Aurreko saltsa gehitu eta 2 minutuz egosi. Behar adina kurry eta kurkuma bota.
Spaghettiak egosteko:
1. Kazola handi batean ur ugari  irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, spaghettiak  eta gatza bota; noizean behin eragin.
3. Samur baina oraindik samar gogor daudenean –al dente eran– atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.
Plateretan spaghettiak jarri eta gainetik aurreko nahasketa bota. Haziak bota.