
Osagaiak 4 lagunentzat
Kardu bat, 2 ahate konfit, tipula bat, 3 baratxuri ale, irina, arrautza, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Arbendolak: 100 g arbendol, baratxuri ale bat, 2 ogi xerra, 100 ml olio, ozpina, gatza.
Zailtasuna 3
Kardua:
1. Karduaren hostoak bana-banan bereizi. Ondo zuritu, 4 cm-ko pusketan moztu.
2. Presio-eltze batean sartu eta 5 minutuz egosten utzi. Xukatu eta salda gorde.
3. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.
4. Zartagin batean olio ugari berotu eta karduak frijitu. Paper baten gainera atera.
5. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
6. Ardo zuri pixka bat bota eta egosi.
7. Bi baso saldarekin busti eta 10 minutuz egosi. Kardua sartu eta 2 minutuz egosi.
Arbendolak:
1. Ontzi batean arbendolak, ogia, baratxuria, 100 ml salda eta ozpin pixka bat irabiagailuarekin nahasi.
2. Karduen salda gehiago gehitu.
3. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
Konfita:
1. Ahate konfitei gantz gehiena kendu. Azpil batean jarri eta labe beroan, 200 gradutan, 10 minutuz sartu.
2. Konfitari azala eta hezurra kendu eta haragia zatitu.
Plateretan arbendolen saltsa jarri eta gainean karduak bere saltsarekin. Konfitarekin apaindu.

Científicos logran que deje de ser un misterio cómo percibe el cuerpo el frío

Los músicos vascos convierten Landako en una caja de resistencia y de resonancia por Palestina

Meta y YouTube condenadas a pagar 3 millones de dólares a una joven por adicción a redes

‘Agur esan barik’ dokumentala, Gatiburen 25 urteko ibilbidea borobiltzeko azken dantza
