2025 URT. 09 - 05:43h Kaki, gazta eta kakahuete entsaladak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatUraza desberdinak, kaki bat, aguakate bat, 100 g kakahuete, 75 g gazta birrindu, 100 g urdaiazpiko egosi. Saltsa: 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, koilarakadatxo bat ezti, koilarakadatxo bat ziape, gatza. Zailtasuna 1 1. Uraza garbitu eta ondo lehortu.2. Kakiak zuritu eta dadotan moztu.3. Aguakateari azala eta hezurra kendu eta dadotan moztu. 4. Kakahueteak zatitu.5. Urdaiazpikoa txikitu eta olio pixka batekin erregosi.6. Saltsaren osagaiak irabiatu.Lau plateretan uraza jarri eta saltsarekin nahastu. Gainean beste osagaiak jarri.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatUraza desberdinak, 200 g tomate, kaki bat, 150 g gazta fresko, 50 g hirugihar, 50 g kuia hazi, 2 koilarakada tipula frijitu. Saltsa: 8 koilarakada olio, koilarakada bat kakahuete krema, 30 g kakahuete txikitu, 2 koilarakada ozpin, gatza. Zailtasuna 1 1. Uraza garbitu eta ondo lehortu.2. Tomatea eta kakiak zuritu eta dadotan moztu.3. Kuia haziak gorritu, su eztitan.4. Gazta dadotan moztu.5. Hirugiharra txikitu eta olio pixka batekin erregosi.6. Saltsaren osagaiak irabiatu. Hirugiharrari gehitu eta pixka bat berotu.Plateretan uraza eta beste osagaiak jarri. Gainetik saltsa bota.