GAIAK

Haragiz beteriko kuiatxo bilduak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 5 lagunentzat
2 kuiatxo. Betegarria: 500 g txahalki txikitu, tipula erdia, baratxuri ale bat, perrexila, arrautza bat,  ogi xerra bat, esnea, koilarakada bat ziape, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Tomatea: tipula bat, 2 baratxuri ale, 600 g tomate heldu, olioa, gatza, albahaka.

Zailtasuna                                    3

1. Kuiatxoak garbitu eta luzeran xerratan moztu.
2. Azpil bat olioz igurtzi eta bertan xerrak jarri. Gatza bota eta labe beroan sartu, 180 gradutan, 5-8 minutuz.
Betegarria:
1. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Ontzi batean ogia, esnea eta arrautza jarri eta irabiagailuarekin nahasi.
3. Haragia aurreko nahasketarekin, ziapearekin eta tipularekin nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
Tomatea:
1. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
2. Tomateak zuritu, haziak kendu, tipulari gehitu eta 15 minutuz erregosi. Behar adina gatz eta albahaka bota.
3. Irabiagailuarekin nahasi.
Bukatzeko:
1. Betegarria kuiatxo xerren erdian jarri eta bildu.
2. Labean sartzeko azpil batean tomate pixka bat jarri.
3. Gainean bilduak jarri eta geratzen den saltsarekin estali.
4. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 20 minutuz edo.