2025 IRA. 22 - 05:14h Makarroiak bakailaoarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g makarroi, tipula bat, 100 g ziazerba, 200 g bakailao, 200 ml esne-gain, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Bakailaoari gatza kentzeko, 36 orduz ur hotzetan beratu. 2. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordutik izango dira, eta beste biak hamar ordutik. Atera eta ondo lehortu. Zatitu.Makarroiak egosteko:1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.2. Ura irakiteko moduan dagoenean, makarroiak bota eta eragin.3. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente eran- atera eta xukatu. Ez busti.Aldi berean honako hauek prestatu eta makarroien gainetik bota:1. Eltze batean txikitutako tipula olioarekin erregosi. Txikitutako ziazerbak gehitu eta erregosi.2. Bakailaoa sartu eta arin erregosi. 3. Esne-gaina gehitu eta minutu batez egosi. Gatza bota. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g makarroi, 2 baratxuri ale, 200 g perretxiko, 200 g bakailao, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Makarroiak eta bakailaoa aurreko errezetan bezala prestatu.2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi. Tiratan moztutako perretxikoak gehitu eta erregosi. Gatza bota.3. Bakailaoa sartu eta arin erregosi. 4. Esne-gaina gehitu eta egosi. Makarroien gainetik bota.