GAIAK

Azalorea gainerreta

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Azalore bat, tipulina bat, 400 g tomate, gazta birindua, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Azalorearen hosto berdeak kendu eta garbitu. Zatitu.
2. Eltze batean ur ugari  eta gatza  berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 5 minutuz egosi, ez du gehiegi egin behar.
3. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi.
4. Tomateari azala kendu eta dadotan moztu. Tipulinari gehitu eta arin erregosi.
5. Azpil batean azalorea jarri eta tomatearekin estali. Gainetik gazta bota.
6. Labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo berotu arte.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Azalore bat, 2 patata, 2 baratxuri ale, koilarakada txiki bat piperrauts, 4 koilarakada sagar ozpin, koilarakada bat ziape, koilarakada bat olio, gatza.

Zailtasuna                           2

1. Patatak eta baratxuriak zuritu eta zatitu. Urarekin 10 minutuz, iragailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
2. Azalorea 5 minutuz egosi.
3. Ziapea, piperrautsa, ozpina, olioa, gatza eta 150 ml ur 2 minutuz egosi.
4. Azpil batean azalorea jarri, aurreko nahasketa gehitu eta ondo nahastu.
5. Patata purearekin estali eta gazta bota.
6. Labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo berotu arte.