2025 AZA. 01 - 05:15h Erreboiloa plantxan kuiatxorekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat1,5 kilo erreboilo, 100 g tipula, 400 g kuiatxo, apio pixka bat, 250 ml esne-gain, 150 g otarrainxka, 75 g gurin, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. 300 g kuiatxo eta apioa ur pixka batekin egosi, ura galdu arte. Irabiagailuarekin nahasi. Gatza bota.2. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.3. Txikitutako 100 g kuiatxo gehitu eta erregosi.4. Otarrainxkak zuritu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi. Esne-gaina gehitu eta minutu batez egosi. Behar adina gatz bota.5. Erreboiloa garbitu eta xerra loditan zatitu. Plantxan olio pixka batekin erre.Plateretan erreboiloa jarri eta gainetik saltsa bota. Ondoan purea jarri.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat1,5 kilo erreboilo, 2 baratxuri ale, 300 g kuiatxo, 125 g perretxiko, olioa, gatza. Zailtasuna 11. Erreboiloa garbitu eta xerra loditan moztu. Gatza bota. 2. Zartagin batean txikitutako baratxuriak olioarekin erregosi.3. Perretxikoak eta kuiatxoa tiratan moztu. Baratxuriak igotzen hasten direnean gehitu eta arin erregosi.4. Plantxan erreboilo xerrak olio pixka batekin erre. Plateretan jarri eta barazkiekin lagundu.