GAIAK

Txerri eta arrautza entsaladak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Uraza, 300 g txerri solomo, mango erdia, 4 arrautza, 200 g azenario, 150 g tomate cherry. Saltsa: 7 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, 2 koilarakada esne-gain, gatza.

Zailtasuna                   2            

1. Uraza garbitu eta zatitu.
2. Azenarioa zuritu eta birrindu.
3. Mangoa zuritu eta dadotan moztu.
4. Tomatea garbitu eta erditik moztu.
5. Arrautzak 4 minutuz egosi. Freskatu eta zuritu. Osorik utzi.
6. Solomoa dadotan moztu eta olio zurrusta batekin frijitu.
Plateretan uraza eta beste osa-garriak jarri. Irabiatutako saltsa bota gainetik.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Uraza, aguakate bat, 300 g txerri solomo, 4 arrautza, 2 tomate, 2 ogi xerra. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, koilarakadatxo bat ziape, gatza.

Zailtasuna                       2

1. Ogia dadotan moztu eta olio beroarekin frijitu.
2. Tomateak garbitu eta dadotan moztu.
3. Uraza garbitu eta zatitu.
4. Eltze batean ura, gatz eta ozpin pixka batekin jarri.Irakiten hasten  denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.
5. Aguakatea zerrendatan moztu.
6. Solomoa dadotan moztu eta olio zurrusta batekin frihitu.
7. Plateretan uraza eta beste osa-garriak jarri. Saltsarekin ondu.