2026 URT. 24 - 05:35h Izokin eta otarrainxka kaneloiak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat12 kaneloi xafla. Betegarria: tipula bat, 2 baratxuri ale, 100 g ziazerba, 400 g izokin, 300 g otarrainxka, olioa, gatza. Saltsa: 25 g gurin, 25 g irin, 500 ml esne, otarrainxken buruak, gatza, piperbeltz zuria. Zailtasuna 3 1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. 2. Irakiteko puntuan dagoenean, kaneloi xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.3. Zortzi minutuz edo egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Betegarria:1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Txikitutako baratxuriak eta ziazerba gehitu eta erregosi, su eztitan.3. Izokinari azala eta hezurrak kendu eta txikitu. Otarrainxkak zuritu eta txikitu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi. Behar adina gatz bota.Saltsa:1. Eltze batean gurina urtu eta otarrainxken buruak arin erregosi. Zapaldu eta atera.2. Irina gehitu eta eragin.3. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta intxaur muskatu bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.Bukatzeko:1. Kaneloiak nahastearekin bete.2. Labeko azpil bat saltsa pixka batekin estali. 3. Gainean kaneloiak jarri eta geratzen den saltsarekin estali. 4. Labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo gorritu eta berotu arte.