«Landmine»-a, material egoki eta erabilerraza

Gaur egun indar-entrenamenduetan entrenatzerakoan askotariko materiala erabiltzeko aukera dugu. Ariketaren eta ditugun helburuen arabera, material bat edo beste erabiltzea erabakitzen dugu. Material hauetako bat “landmine”-a da.
Berau tutu bat da eta barnean dimentsio olinpiko edo txikiagoa izan dezakeen barra bat sartzen da. Horrela, pisua nahi den eran mugi dezakegu, edozein angelu eta norabidetan, mugimendu-tarte eta eredu naturalagoa emanez.
Barren euskarri izateaz gain, “landmine”-ak ariketa eta mugimendu ezberdinak egiteko aukera ematen du; beheko zein goiko gorputz- adarrak lantzeko, alegia. Gainera, mugimendu konbentzionalak beste estimulu mota batean eraldatzen ditu, kargak sortzen duen desorekaren ondorioz.
Hori gutxi balitz, tresna egokia izan daiteke ariketa konplexuak egiteko zailtasunak dituzten pertsonentzat, baita mugikortasun falta edota artikulazioetako presioa murrizteko beharra dutenentzat ere.
Material hau mota askotako indar entrenamenduetan erabil daiteke, bai osasunera bideratutako entrenamenduetan, baita errendimendura bideratutakoan ere. Hala eta guztiz ere, errehabilitazioan ere berebiziko garrantzia du. Lehen aipatu bezala, “landmine”-aren bitartez, angelu eta norabide ezberdinetan entrenatzeko aukera dugu. Hala, buruz gaineko lanak modu errazagoan egin ditzakegu, mugikortasun maila txikiagoa eskatzen duelarik; izan ere, sorbaldaren flexioan eta estentsio torazikoan eskakizunak ez dira hain handiak eta honek gure lesioak ekidin ditzake, hein handi batean. Horrenbestez, buru gaineko lanetan angelua garrantzitsua izaten da, burutzen den lana zenbat eta bertikalagoa izan, mugikortasun eskakizuna orduan eta handiagoa delako.
Laburbilduz, “landmine”-a material egokia eta erabil erreza da indarra lantzen dugun entrenamenduetan. Estabilizazioan egonkortasuna emateaz gain, mugikortasun maila handia eskatzen diguten lanetan ezinbesteko materiala bihurtzen da, lesioak ekiditeko helburuarekin.

«Dinosauroak itzuli gara, meteoritoa botako digute eta nahikoa»

Una cestería, un estanco y una farmacia: 125 años en el comercio bilbaino

Claves alimenticias para prevenir la osteoporosis

«Oasiaren kultura da nagusi»
