Lucas Vallecillos
Loire-Atlantiqueko itsasertza

Zelten paradisu ezezaguna

Guerande hiri gotortutik Yeu uharte lasairaino, itsasertz basati zoragarria hedatzen da. Herri atseginak, ontzi tradizionaletan nabiga daitezkeen padurak, hondartza baketsuak eta ganorazko gastronomia aurkituko ditu bidaiariak.

Loire-Atlantique departamenduak hondartza za- balez, senadi ikusgarriz eta itsaslabar oso mal- kartsuz jositako kostalde bikaina du, frantsesek uda pasatzeko oso gustukoa duten paisaia. Lurralde zabala hartzen badu ere, gure ibilbidea edertasun eta interes kultural handieneko tokietara zuzenduko da. Guerandetik abiatuko da, Le Croisic eta hango Kostalde Basatian jarraituko du, ondoren La Briere Parke Naturala eratzen duten paduretan, Noir-moutier uharte atseginean, eta azkenik, Yeu uhartean barrenako ibilaldi batekin bukatuko da. Pays de la Loire eskualdeko alderdi ezezagunenetakoa da.

Guerande, gatzaga baten eta Briereko Parke Natu- ralaren artean kokatua, Erdi Aroko hiri gotortuaren paradigma da. Hotz hartzen du kanpotarra, bere mu- rruen atzean gordeta, baina barruan biziz eta berota- sunez betetako kale-labirinto katramilatua gordetzen du. Kalexka horietan maparik gabe galtzea gozamena da. Sarrera nagusia St. Michel ate bikainetik du. Pays de Guerande izeneko museoaren egoitza da, eta albo- etan bi dorre garai biribil ditu –alde bakoitzean bat–, monumentaltasun kutsua ematen dieten kono for- mako teilatuez errematatuak. Harresien barruan, bide guztiak plaza nagusira iristen dira. Han, asteazkenero, azoka xarmagarri bat egiten dute, tokiko produktuak (fruta, gazta eta eztia, besteak beste) erosteko apro- posa. Hor, hiriko eraikin bikainena ikus daiteke, Saint- Aubin kolegiata. Egungo kolegiata Bretainiako XVI. mendeko gotiko estiloko eraikina bada ere, antzinako eliza erromanikoaren erdiko habeartea eta zutabeak oraindik ere tenpluaren parte dira. Aipatutako eliza hortxe zegoen, Gueranden 1342an izan ziren arpilatzeen ondorioz erre zen arte. Interes handiko beste eraikinetako bat Notre Dame Blanche kapera da, XIII. mendekoa, hiriko eraikinik zaharrena. 1381ean, Guerandeko bigarren ituna sinatu zuten bertan, Bretainiako dukearen eta Frantziako erregearen arteko bakea idatziz jasotzeko.

Gose handia izanez gero, Creperie Roc Maria oso go- mendagarria da. Krepe gozo eta gazi bikainak presta- tzen dituzte; sardina marinatuekin egiten duten croisicaise ikaragarria da. Azkenik, hiria alde batera utzi baino lehen, harresien kanpoaldetik paseo bat ematea oso interesgarria da, haren handitasunaz jabetzeko. Hiria 1.300 metroko horma-atal batek inguratzen du. Frantzian ongien kontserbatuetako bat da, zati handiena XV. mendekoa, sei dorrez eta lau atez osatua.

Guerandeko gatzagan. Handik hurbil, Guerandeko gatzaga dago, Europako iparraldekoena eta Unescok biosfera-erreserba izendatua. Guztira, 2.000 hektareako hedadura dauka, sare formako espazio ia magiko bat osatzen duten putzuetan zatituta. Han, gatz-lore estimatua lortzen da; bere balio gastronomiko eta organoleptikoak direla-eta, adituen artean ospe handia dauka. Gatzagaren ondoan, Terre de Sel interpretazio zentroa dago, ekoizpen-prozesu osoa nola egiten den ezagutzeko. Bertako terrazatik, putzuen azaleraren ikuspegi aparta eskaintzen du interpretazio zentroak. Putzu horietan, lurruntze prozesu neketsu baten ondorioz, itsasoko urak gatza jalkitzen du.

Oso gomendagarria da gertuen dauden kostaldeko herrietan buelta bat ematea, adibidez Le Croisic eta Batz-sur-Merren, eta bukatzeko, Kostalde Basatira joatea. Bost kilometroko kostalde malkartsu eta ederra da; Ozeano Atlantikoak harrapaketa on baten zain dauden arrantzaleen aterpe diren harkaitzak nola kolpatzen dituen ikusteko leku aproposa.

Hurrengo geltokia Briere Eskualde Parke Naturala da, Europako hezegune handienetakoa. 49.000 hektarea dauzka eta ornitologiako adituek estimu handia diote, hegazti barietate oso zabala bizi delako han. Bertako fauna eta flora babesteaz gain, arkitekturari ere eusten dio, gizakiek moldatutako paisaia aldatu ez dadin. Espezie inbaditzaileak sartu eta hezeguneetan nekazaritza jarduerak utzi izanak ekosistema nabarmen aldatu dute. Horregatik, agintariek leheneratzeko jarduerak abiatu dituzte.

Parkera sartzeko leku onena Kerhinet herrixka da; arkitektura tradizionalaren adibide garbia (tokiko ohiko etxolak dira horren bereizgarria). Parkeko Etxea ere han dago. Bisita gidatuak eta informazio biogeografikoa emateaz gain, hango herrixken artean mugitzeko bizikletak alokatzen dituzte.

Parkeko uretatik paseo bat emateko, Brecara joan beharra dago. Bertako kai xumean, hezeguneetako ontzi tradizionalak, antzina zonaldeko herrixken arteko garraiobide edo arrantza egiteko ibilgailu gisa erabiltzen zituztenak, orain turismorako erabiltzen dituzte. Ontzi horiek hartzea parkeko kanal-sare handia zeharkatzeko eta bertako fauna eta flora ikusteko modu ezin hobea da.

Bi uharte zoragarri. Hegoalderako norabidean, Noirmoutier da ezagutuko dugun hurrengo kokalekua. Egun batzuk emateko toki ezin hobea da: hondartzak xarmagarriak dira (paseatzeko garairik onena ez den arren, xarmagarriak izaten jarraitzen dute), gastronomia, berriz, bikaina. Uhartera iristeko bi modu daude. Praktikoena La Barre de Monsts-etik abiatzen den zubitik joatea da. Eta erromantikoena, Passage du Gois-etik. Itsasbehera dagoenean bakarrik ibil gaitezke igarobide ezin ederrago horretatik. Gainera, itsaskilariak itsasoak agerian utzitako lurrean lanean ikusteko aukera ere izaten da. Autoan paseo txiki hori egite hutsak merezi du Noir-moutierrera joatea.

Hiriburuan, Noirmoutier en l'Ile izenekoan, saltokiak eta jatetxeak pilatzen dira. Horrez gain, uharteko bi monumentu adierazgarrienak ere bertan daude: gaztelu xume bat eta Saint Philbert eliza ederra, kutsu gotikokoa eta kanpandorre puntadunekoa.

Uhartearen hegoaldean, hondartza handiak daude eta La Gueriniereko Port du Bonhommeko kiosko as- kotan ostra errazioak oso prezio onean eskaintzen di- tuzte; toki horretako jaki goxoenetako bat da, probatu beharrekoa. Uhartearen iparraldean, kai garrantzi- tsuena dago, L’Herbaudiere-n, non arrantzaleek, egu- nero, beren harrapakinak deskargatzen dituzten, baita hondartza sorta zabal bat ere, adibidez: La plage des Sableaux edo La plage des Dames, Le Bois de la Chaise- n. Parisko burgesiak joan den mendearen hasieratik uda emateko aukeratutako lekuak dira.

Bidaiaria ondo jatearen zalea bada, Le Grand Four jatetxera joan daiteke. Jatea esperientzia bihurtzen duen gastronomiaren tenplu bat da; bertako produk- tuekin prestatutako sukaldaritza landua eskaintzen du, Henrick Garriga chefaren egile-ukitu batekin. Erre- boiloa foie picada-rekin (saltsak egiteko Kataluniako berezko teknika bat) eta ostrak eskabetxean sekulakoak dira.

Ibilbidea Yeu uhartean bukatuko da. Hara joateko modu bakarra Port Joinville hiriburuan lehorreratzen den ferry bat hartzea dugu. Uharteko elementurik era- kargarriena ekialdean dagoen Kostalde Basatia deitu- rikoa da. Itsaslabar asko dauzka, bata bestearen segi- dan, eta gutxien espero den tokian itxura zoragarriko kalak aterpetzen dituzte. Ibilbidea egiteko modurik onena bizikletaz joatea da. Hiriburuan erraz aloka daitezke eta janaria eta ura eramatea garrantzitsua da. Route des Anglais-etik abiatu behar dugu kostaldeko paisaia ikusgarria zeharkatzeko. Bidaiariak paisaia horretan ikusiko duen lehenengo elementu nabarmena dolmen handi bat da, gero Plage des Soux itzela, eta azkenik, gaztelu zaharraren kokalekua den paisaia gogoangarri bat. Piknika egiteko garaia da. Izan ere, egunero ez dugu halako ikuspegi apartarekin bazkaltzeko aukera izaten.