Marian Azkarate
irudietan

Txapela daramaten gautxoak

Buenos Airesetik 113 kilometrora kokatutako San Antonio de Areco hirian, kreoleen ohiturak bizirik diraute. Irudiak joan den azaroaren 10ean, urtero legez, ospatu zen Tradizioaren Egunean hartuak dira. Egun horretako «izarrak» gautxoak izaten dira eta ez da harritzekoa, Argentinako talde kultural ikonikoena osatzen dutelako. Guri deigarria zera egin zaigu, haietatik zenbatek daramaten txapela. Hara lanera joandako euskaldunen leinukoak? Benito Juarezen, adibidez, 1888tik Larralde abizeneko gautxoak bizi dira.