Testua: Iker Bizkarguenaga - Maider Eizmendi

Ez dadila gozorik falta!

Irina, arrautza, esne-gaina... Usain gozoarekin gerturatu gara egun honetan. Mahaiaren bueltan eseri eta, seguru asko, ia goserik gabe iritsiko gara afariaren amaierara, baina apetitu handirik gabe ere jan daiteke gozoa, ezta? Lau gozogile ezagunek beste hainbeste postre proposatu dizkigute Gabonetan etxean prestatu eta jateko. Denetariko errezetak ditugu: txokolatedunak, arinagoak, gozo-gozoak... On egin!