IRUDITAN

Bennet aizkolariak

Goiko argazkian dotore paratuta agertzen direnak, ezkerretik eskuinera, Curtis (18 urte), Len (78), Simon (52, ezkerreko irudian lanean) eta Madii (25) dira, bennetarrak denak; hau da, aitona, aita eta seme-alabak. Sydneyko Royal Easter Show jaialdi ospetsuan –«egurra moztearen Wimbledon baten parekoa da, nazioarteko aizkolaririk hoberenak gerturatzen baitira gurera», epaile baten hitzetan– parte hartu berri dute. Bennettarrak hiriburutik 300 kilometrora kokatutako Majors Creek herrixkakoak dira, zurgintzan lan egiten dute eta Australian egurraren kirola izaten ari den pizkundearen erakusleak dira... gurean bezala, gizonen kirola izan bada ere, emakumeek eta gazteek odol berria eman diotelako.