IRUDITAN

Bazen garaia!

Lehen begiradan kosta egiten da irudi multzoan erakutsi nahi dena bereizten. Argazki sorta honetan Merenkurkku artxipelagoko (Finlandia) irletako kaiak jaso dira, itsasoko izotza urtzen ari den bitartean; orduan bakarrik nabigatu daiteke Kvarkenoff izenez ere ezaguna den irla multzoaren inguruan, Vaasako kostaldearen parean kokatutakoan. Eremua gizon-emakume guztien ondare izendatu zuen Unescok 2006an eta urtero-urtero izotza desegiten hasten denean, turista asko gerturatzen dira naturak sortutako paisaia eder honek erakarrita. Neguan izotzak 50 zentimetroko lodiera ere izan dezake eta soilik udaberriko euriek eta sasoi honetan ohikoagoak diren zerotik gorako tenperaturek lortzen dute hori urtzea. Baina mantso, oso mantso, gertatzen da bi hilabete ere iraun dezakeen prozesu hau; tarte luzea, euren barkuak hartuta neguak bertaratzea debekatutako ingurunera joan nahi duten herritarrentzat.