Gari Garaialde / Bostok Photo
Baloiak batuta

Futbolaren aitzakian herri eginda

Jende ugarik jarriko ditu gaur zentzuak Moskuko Luzhniki futbol zelaian. Baina finalaren aurretik ere bereganatu du futbol txapelketa honek mundu zabalaren arreta. Atzerrian herri egiteko ere balio izan du, ordea, partidak ikusteko aitzakian dozenaka herrialdetatik etorritako euskal herritarrak elkartu baititu, Irunen eta Hondarribian kasu: txalotzeko, ospatzeko, elkarri kontsolamendua emateko...

Gola ospatzeko prest zeuden zale marokoarrak protestaka, Iranen eta Marokoren arteko partidan, 19. minutuan, Mehdi Benatiaren azken jaurtiketa Beiravand atezain irandarrak gelditu duelako.

Argentinako selekzioaren jarraitzaileak etsita, Kroaziaren lehen gola ikusita. Palace taberna toki neutroa da eta argentinarrak direnak eta ez direnak nahasten dira futbola ikusteko.

 

Brenda eta Lucas, Brasilek Costa Ricari sartutako lehen golaren ondoren.

 

Pablo lur jota, Nauel semea ondoan duela, Argentinako selekzioa Kroaziari neurria hartu ezinik dabilela ikusita. Pablok azken hiru munduko kopak ikusi ditu Palace tabernan.

 

Partida ikusteko bildutako senegaldarrak, beraien taldea 2 eta 1 irabazten jarri duen Moussa Wagueren gola ospatzen.