Maria Mendizabal
IRUDITAN

Ikusi nahi ez den hori

Albotik igarotzen diren herritarrek ia zeharka begiratzen dute, eskuan dituzten telefonoetan irakurtzen ari diren horri begiradarik kentzerik ez balute bezala. Poliziek ere patxada osoz erretiratzen dute kaiola, egunero horrelako lanetan arituko balira bezala. Estalki termikoaren bazter batean, haur baten hankatxoak liratekeenak ageri dira, eta, beste muturrean, burua. Bistakoa da kaiolan sartuta dagoena ez dela benetako haur bat –ondotik oinez igarotzen diren pertsonen pasibotasuna sinestezina litzateke kasu horretan–, baizik eta Ameriketako Estatu Batuetako mugetako polizien esku geratzen diren ume immigranteen egoera salatzen duen performance bat. Brooklyn eta Manhattan bezalako auzo jendetsuetan eta erakunde ezagunen atarietan jarri dituzte kaiolok, herritar eta komunikabideen arreta erakarri eta Mexikoko mugan egunero errepikatzen den egoera salatzeko. Baina, badakizue, ikusi nahi ez duena baina itsuagorik ez omen dago...