2019/08/11

Machu Picchuko paraje ederretatik
04_nierebai

Ametsetako bidaia egin dute Iruñeko Mendillorri auzoko Alberto Presak eta bere familiak Peruko zirrikituak ezagutuz. Argazkian, Albertorekin batera Olga bikotekidea, Zuriñe eta Hegoi seme-alabak eta Nerea eta Ruben Atarrabiako lagunak ageri dira. Sortu zirenetik GARA eta 7K irakurtzen dituela kontatu digu Albertok. «Ez dut bazkalosterik ulertzen kafea, zigarroa eta eguneko GARArik gabe», dio. Beraz, argi zuen bidaian zehar guri bidaltzeko argazkiren bat aterako zuela: «Machu Picchuk bereziki harritu gaitu eta leku egokiena zela pentsatu dugu». Ez dira, ez, esku hutsik joan, Iruñetik bertatik eraman zituzten-eta Nafarroako bandera, papera eta errotulagailua. Hori bai ernai ibiltzea!