Administrazioa, Taigabe
IRUDITAN

Geodaren barrunbeetan

Orain hogei urte topatu zuten, bertan behera utzitako meatze batean, baina orain arte adituek baino ez dute bisitatu Almerian dagoen altxor hau. Orain, bisitarientzat ere zabalik dago. Pulpi herrian kokatutako geoda hau munduko bigarren handiena da –Mexikon baitago tamaina handiagoko bat–, bederatzi metroko luzera, bi metroko zabalera eta metro eta bi metro arteko altuerarekin. Igeltsu kristalez estalia du bere barrunbe guztia eta mila bider begiratuagatik ere ez dira adituak haren edertasuna behatzeaz nazkatzen. Esan bestela, irudian agertzen den Milagros Carretero geologoari.