estanpak

Negua, irribarrez

Odd ANDERSEN / AFP
Odd ANDERSEN / AFP

Neguaren atariak goibeltasuna ekartzen duela esaten dute zenbait adituk. Ordu aldaketak baduela printza negatiborik lurtarrongan, gizakiongan, bederen, eta egunak ilundu ahala belzten direla norberaren barruko arimaren zenbait trazu ere. Santa Lutzi egunak seinalatzen du egutegian ordutik aurrera gaua mozten eta eguna are toki gehiago hartzen hasten dela. Udaberria urruneko desira izaten da oraindik, baina bada aldapa lautzen hasteko zantzu bat. Neguak, ordea, argazkiotakoak bezalako estanpak uzten ditu. “Neguan izan zen” esan genezake guk ere, Xabier Letek zioen bezala.