We're sorry, but something went wrong: Web application could not be started

We're sorry, but something went wrong.

The issue has been logged for investigation. Please try again later.

Technical details for the administrator of this website

Error ID:

52171aeb

Details:

Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.

Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.

You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.

For more information about configuring environment and friendly error pages, see:

This website is powered by Phusion Passenger(R)®, the smart application server built by Phusion®.
Amagoia Mujika
Gaur8ko koordinatzailea
2022: Neguak uda noiz edertuko zain

Aparteko zigilua: «2022, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren urtea»

2022. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren urtea. Zigilu hori daukaten urteak ez dira arruntak. Badute apartekotasun bat. Bertsolariak lan eta lan; barrura begira, kanpora so, borobilari ertzak zorrozten, ertzak borobiltasunera makurrarazten, tiraderak errimaz betetzen, armairuetan ideiak zintzilikatzen. Txapelketa garaiko ohiko plazetan bertan txapelketa usaina sumatzen da. Txapelketarako prestatu dituzten akrobaziak probatzeko soka bihurtzen baitira asteroko bertso saioak.

Bertsozalea plazaz plaza, Euskal Herriko txokoetan bueltaka, hango kafe eta hitz aspertu. Aspaldiko ezagunekin kinielak, faboritoaren erorialdia, espero gabekoaren aparraldia, behetik gora datorrenaren txispa. Bertsolari txapelketarena ez da ohiko lehia. Bertsolariek elkarren kontra baino, elkarrekin egin behar dute saioa. Faboritoak faborito, ondoen egiten duenak konkistatzen du bertsozalea. Hooliganismoak ez dauka errima samurrik.

Bertsolaritza gauza bizia da, bertsolarien joan-etorrietan idazten da historia, jendartearen tolesturak islatzen dira oholtzan. Belaunaldiak joaten eta etortzen ikusteko miradoreak dira txapelketak; bertsolari berriak deskubritzeko aukera, ikuskerak berritzekoa, gogoetatzekoa. Bertsolariak badauka gaiei punta ateratzeko zorroztasuna eta argitasuna eta bertsozaleak punta horiek gustuko dituen edo ez hausnartzeko ariketa egin ohi du. Ez da bakarrik hitzarekin jolas egitea, ideiak hitzetan tolestea ere bada.

Pandemiaren ondorioz urtea aldatu zaio Txapelketa Nagusiari; 2021ean behar zuena 2022an izango da. Osasun larrialdiak isilunea ekarri zuen bertsogintzara, plazarik gabeko eta jendearen igurtzirik gabeko hilabeteak izan dira. Loalditik loraldira, elkarren segidan etorri baitira Xilaba, Nafarroako Txapelketa eta Bizkaikoa. Astindu ederra. Maila bikaina, begirada zorrotza, izen berriak, espero gabekoen gailurrak. Herrialdeetako txapelketak zizka-mizkak izan badira, eseri lasai eta lotu adur-zapia, bankete latza datorrela dirudi eta.

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XVIII. edizioa Getxon abiatuko da irailaren 24an. Iruñean amaitu abenduaren 18an, Nafarroa Arenan. Finalak oholtza berria estreinatuko du, distirarako beste motibo bat. 1935etik 2001era Donostian jokatu zen finala; 2005etik 2017ra Barakaldoko BECen eta, orain, Iruñean. Akordatzen naiz nolako ilusioz bataiatu genuen Barakaldoko areto erraldoia Bertso Exhibition Center bezala. Okurrentzia jeniala izan duenaren laineza. Eta orain burua estutzen hasi beharko Nafarroa Arenarekin. Zer esaten du herriak?

We're sorry, but something went wrong: Web application could not be started

We're sorry, but something went wrong.

The issue has been logged for investigation. Please try again later.

Technical details for the administrator of this website

Error ID:

aa88fb94