JON URZELAI GARRIDO - SALTO TRAINING

HIIT entrenamendua

Gaur egun, kirolariaren helburuaren arabera entrenatzeko modu edo metodo ezberdinak aurki ditzazkegu, entrenatzera goazen aldietan. Horien artean HIIT-a aurki dezakegu, hau da, intentsitate handiko entrenamendu interbalikoa edo High-Intensity Interval Training (HIIT) delakoa.

HIIT entrenamendu metodo bat da, eta iraupen laburreko esfortzu errepikatuak konbinatzen ditu lan intentsitate handiekin, indarberritze aldiak tartekatuz intentsitate baxukoekin edo etenaldiekin. Iraupen laburreko esfortzu errepikatu hauek atalase anaerobikoaren gainetik osatuta daude, edota VO2max-aren %90etik gorako intentsitatean. Erantzun metabolikoari dagokionez, HIIT entrenamenduaren hasieran ATP (Trifosfato de Adenosina) eta PCr (Fosfocreatina) metaketak gutxitu egiten dira, baita glukogeno metaketak ere. Gainera, saio baten ondoren fosfageno metaketek 3-4 minutu behar izaten dituzte erabat leheneratzeko; pH-aren eta laktatoaren hasierako mailek, berriz, zenbait ordu behar izaten dituzte leheneratzeko. Glukogenoari erreparatuz, HIITaren ostean deplezio bat gertatzen da glukogeno mailetan; horregatik, glukogeno balio normaletara itzultzeko indarberritze aldi osoa 24 ordutan lor daiteke. Era berean, entrenamenduan glukolisi anaerobikoaren inhibizioa ere gertatu ohi da; beraz, entrenamenduaren amaieran, ATPren erresintesia muskulu triglizeridoen eta PCr-aren degradaziotik dator nagusiki. Bestalde, intentsitate handiko entrenamendu interbalikoko programa batek handitu egiten ditu muskuluko fosfokreatina kontzentrazioa eta glukogenoa.

Ondorioz, HIIT entrenamendu metodo bikaina izan daiteke hobekuntzak lortzeko, eta baliteke honelako entrenamendu motak atseginagoak izatea intentsitate ertaineko eta iraupen handiagoko entrenamenduak baino, intentsitate altuetan lan egiten baita. Gainera, intentsitate altuak ematen diren kirol edo ariketa fisiko askotarako baliagarria izan daiteke metodo honen bidez lan egitea, ondoren emango diren akzio asko atalase anaerobikoaren gainetik egongo direlako.