Andoni Urbistondo
Hamabost urte Annapurnatik begira

Iñaki Ochoa de Olza, bizitzaren sokan

Asteartean, Iñaki Ochoa de Olza mendizalea zendu zela hamabost urte beteko dira. Annapurna mendian hil zen iruindarra buruko edema batek jota, 7.400 metrora lau egun luzez borrokatu ondoren. Iñaki erreskatatzeko batu zen elkartasun –eta indar– oldeak eredu izaten jarraitzen du oraindik ere. Iruñetik koordinatu zituzten lanak, eta dozena pasa alpinista ezagun saiatu ziren nafarra bizirik jaisten, hori lortzea ia ezinezkoa zela jakinda ere. Hamabost urte geroago, Iñakiren anaia Pablok eta Elena Sagaseta de Ilurdoz-ek, Iñaki Ochoa de Olza SOS Himalaia Fundazioko arduradunak, Iñakiren nahiari segida ematen jarraitzen dute: Himalaia mendiek eta bertakoek Iñakiri eman zioten zati bat bueltan ematea. Bizitzaren soka ez delako eten.

Bere anaia Danielek egindako erretratu batean. Fundación Iñaki Ochoa de Olza - SOS Himalaya
Bere anaia Danielek egindako erretratu batean. Fundación Iñaki Ochoa de Olza - SOS Himalaya