Ura Iturralde
MUNDUKO ZORTZIGARREN IBAIRIK LUZEENA

Mekong ibaiaren inguruko bizimodua

(Ura Iturralde)

Mekong ibaia Asiako ibai garrantzitsuenetariko bat da, funtsezkoa Asiako hego-ekialdearentzat. Ia 5.000 kilometroko luzerarekin, Tibeteko mendietan du sorburua. Ondoren Txina eta Birmania zeharkatzen ditu, Laosera iritsi arte. Bertan etnia ezberdinek ibaiaren inguruan euren bizitza eraiki dute, arrantzarako eta garraiorako baliagarri zaiena. Ospakizun ugariren bilgunea ere izan ohi da. Azkenik, Thailandian barneratzen da eta Kanbodia igarotzen du, Vietnamera iritsi arte. Azken hiru herrialdeotan Mekong ibaiak sortzen duen bizimodua bildu dugu orrialde hauetan.


Ibaiari erabat lotuta dago bertakoen bizitza. Artisau eran egindako ontzietan ibiltzen dira batetik bestera, haurretatik hasita. Lagunartean egoteko edo eraikuntza berrietarako materiala garraiatzeko ere baliatzen dituzte.

Gainean eta azpian ageri diren argazkiak, Kanbodian hartutakoak dira. Ibaiari erabat lotuta dago bertakoen bizitza. Artisau eran egindako ontzietan ibiltzen dira batetik bestera, haurretatik hasita. Lagunartean egoteko edo eraikuntza berrietarako materiala garraiatzeko ere baliatzen dituzte.

Ondorengo hiru argazkietan Thailandiako irudiak ageri dira. Mekong hitzak badu esanahi zehatz bat. «Mae»-k ama esan nahi du, eta «kong»-ek, ura. Beraz, esan daiteke Mekong ur guztien ama bezala ezagutzen dela.

Paisaia oso antzekoak ikus daitezke Mekong ibaiaren ibilbidean zehar.

Mekong hitzak badu esanahi zehatz bat. «Mae»-k ama esan nahi du, eta «kong»-ek, ura. Beraz, esan daiteke Mekong ur guztien ama bezala ezagutzen dela.

Lerro hauen azpian, paisaia oso antzekoak ikus daitezke Mekong ibaiaren ibilbidean zehar. Hauek, Laosen hartutako irudiak. Emakume batek patxadatsu begiratzen dio aurrean duen ibaiari. Beheko argazkietan: haur bat, arroz soro batean, eta, alboan, ibai ertzean bizikletak garbitzen eta konpontzen ari den beste gazte bat.

Emakume batek patxadatsu begiratzen dio aurrean duen ibaiari.

Haur bat, arroz soro batean.

Ibai ertzean bizikletak garbitzen eta konpontzen ari den beste gazte bat.