2015 API. 24 Dantzategia 3.0k «Begiari entzun» proiektu koreografikoa dakar Egiara Dantzaz konpainiak eta Donostia Kulturak elkarlanean sustatutako Dantzategia 3.0 ekimena “Begiari entzun” proiektu koreografikoa lantzen ari da egunotan Donostiako Egia auzoan. Proiektuak dantza auzotarrei hurbiltzea du xede eta, hala, ohiko mugimenduen eta jarrera mekanikoen bidez koreografiak osatuko dituzte. Egunotan izan diren entsegu irekien ostean, gaur performancea egingo dute, 19.30ean, Garraxi, La Estrella eta Le Bukowski tabernetan, eta bihar, 12.30ean, Mandasko Dukearen pasealekuan.