GARA Euskal Herriko egunkaria

35 urtetik gorakoek ere Ertzaintzako EPEan parte har dezakete


ELA sindikatuak 35 urtetik gorakoek Ertzaintzako Enplegu Publikoaren Eskaintzan (EPE) parte hartu ahal izateko aurkeztutako auzi administratiboa onartu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak.

Izan ere, 35 urteko muga gainditzeagatik, Ertzaintzako akademiak EPEra aurkezteko aukera ukatu zien bi pertsonei eta ELAk egoera hori salatu zuen helegitea aurkeztuz eta pertsona horiei prozesuan parte hartzeko eskaera eginez.

Hala, sindikatuak Lakuako Segurtasun Sailari eskatu zion Auzitegiak onartutakoa bete eta adin kontuengatik baztertuak izan ziren pertsonei EPE prozesuan parte hartzeko aukera ematea.