GARA Euskal Herriko egunkaria

Presoen aldeko mendi martxa egingo dute Lizartzan irailaren 20an


Lizartzan, “Mendiz mendi etxera” lelopean, irailaren 20rako 24 kilometroko mendi martxa antolatu dute, herriko presoen elkartasunaz gain, dispertsio politikak sortzen dituen ondorioei aurre egiteko xedez. Era berean Lizartzako inguruko naturaz gozatzeko aukera eman nahi diete parte hartzen dutenei.

Antolatzaileak gaur egun preso dauden Gari eta Aitor Agirrebarrenaren lagun eta senideak dira. Prentsa oharrean azaldu dutenez, ibilaldia ez da lasterketa, eta beraz, 5-7 ordutan egiteko aukera egongo da. Gero bazkaria egingo dute herrian, eta ibilbidea amaitzen dutenen artean hainbat produktu zozkatuko dituzte.