2015 IRA. 30 Ahotsenean izena emateko epea bihar zabalduko da Bihar zabalduko da Durangoko Azokako Ahotsenea gunean izena emateko epea, 9.00etan. Aurreko urteetan legez, bi baldintza bete beharko dira izena emateko: euskaraz sortutako lanak eta 2015ean argitaratuak izatea. Parte hartzeko eskaerak postaz (info@ahotsenea.net) egin behar dira.