2015 ABEN. 02 «Ene maite kuttun guztiak» errezitala Mikelazulon Anne Sextonen poemak ardatz dituen “Ene maite kuttun guztiak” errezitala eskainiko dute Harkaitz Canok eta Ainara Gurrutxagak abenduaren 18an Mikelazulon (19.00). Sexton XX. mendeko poeta iparramerikar garrantzitsuenetakoa da eta Canok berak euskaratu ditu haren poemak hitzordurako.