GARA Euskal Herriko egunkaria

Uriberen «Mussche» urteko bost liburu onenen artean hautatu dute Japonian


Joan den azaroan iritsi zen Japoniako liburu dendetara Kirmen Uriberen azken lana, “Mussche”. Berri onak jaso ditu handik idazle ondarrutarrak, “Hon no Zasshi” literatura aldizkariaren ustean urteko bost liburu onenen artean baitago liburua. Halaxe agertzen da urteko hamar liburu onenekin egin duten zerrendan. Bertan Japoniako zein atzerriko autoreak daude. Atzerriko liburuen artean Michel Houellebecq, David Mitchel edo Kazuo Ishigurorenak daude. “Mussche” zuzenean itzuli du euskaratik Nami Kaneko itzultzaileak eta duela aste gutxi aurkeztu da Japonian eta Txinan.