GARA Euskal Herriko egunkaria

Zigorra beteta, Jose Miguel Etxeandia preso larrabetzuarra aske geratu da


Jose Miguel Etxeandia preso larrabetzuarra aske geratu zen atzo goizean. Topaseko kartzelan eman ditu azken urteak 2003an Mexikoko Gobernuaren aginduz herrialde hartatik kanporatu eta espainiar Poliziaren esku geratu ostean espetxeratu zutenetik. Gaixotasun larria pairatzen badu ere, zigor osoa beteta atera da kartzelatik.

Mobilizazioak

Euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioak izan ziren atzo Gernikan (43), Iurretan (35), Bermeon (15), Euban (8), Zaldibian (16), Astrabuduan (18), Ataunen (24), Astigarragan (16), Altzan (23), Laudion (37) eta Otxarkoagan (17).