2016 OTS. 10 JO PUNTUA Europako Ardatz Atlantikoa Fredi Paia Bertsolaria Euskal gizartea paradoxaz beterik dago. Erdi Aroan, nekazaritza-ekonomiak bultzatuta, euskal lurralde mediterraneoa izan zen giza antolakuntzaren ardatza. Lautadako gariak Iruñea, Gasteiz, Tutera eta Naiara bihurtu zituen hiri nagusi nafar Estatuan. Baliteke euskal lurralde atlantikoko eta euskal lurralde mediterraneoko interes ekonomikoak uztartzen ez jakiteak eragin izana itsasaldeko lurretako jauntxoen abegi ona gaztelar proiektuarekiko. Gaztelak bere artilea eta garia euskal portuetatik Flandesera itsasoz eroatea proposatzen zuen. Eta Brujas, Gante eta Londresko artxiboek erakusten dute akordio politikoak euskal marinelen kofradia, batzar nagusiek eta hirietako agintariek zein Ingalaterrako erregeak sinatzen zituztela. Euskal marinelek ez zuten Gaztelaren izenean lan egiten. Nafarroa eta Aragoiko erreken hego norabidedun isuriak, ostera, hego-ekialdeko euskaldunen ekonomia-ikuspegia mediterraneora bideratu du historikoki. Almadien ibilbideak hori iradokitzen du. Eta Bernat Tuterakoaren nafar banderadun barkuak ere Alexandriako portuan daude dokumentatuta. Mediterraneoan. Industrializazioan alderdi atlantikoak hartu zuen indarra. Bilbo inguruko labe garai eta siderurgiak euskal lurraldearen motor ekonomiko bihurtu zituen ordura arteko mendi-bizkar malkartsuak. Nafarroako oligarka karlisten sabinismoarekiko hasierako etsaitasunean oinarri ideologiko argirik gabeko hegemonia borroka baino ez da ikusten. Ontziolak auditorium bihurtu diren sasoiotan, eta krisiaren eragin positibo legez, euskal enpresa gehienen merkatua Espainiatik kanpo dago. Baina Batasuneko plangintzetan hegoaldeko herrialde mediterraneotzat gaituzte, guretzat balio ez duen deskribapena. Non dago Irlek, Herbehereek, Euskal Herri-Akitaniak eta Portugalek osatzen duten ardatz atlantikoaren lekua Batasunaren ideologoen buruetan? Iberdrolako presidenteak Alex Salmond eskoziar politikari independentistari harrera abegikorra egin zion orain gutxi Bilbon. Baina ez dago aldeko haizerik norantz doan ez dakienarentzat. Euskal enpresa gehienen merkatua Espainiatik kanpo dago. Baina Europar